"BiHozkada" taldea

BiHozkada
Pop Rock
Villabona
6631boto
Biografia
Lau gipuzkoarrez osatutako taldea gara.
Nahikari anoetarrak (3gabe2, margot), Tomas alkizarrak ( 3gabe2,margot), Oihan Agirretxe ( Rukula, The Garrax) eta Iñaki Villabonarrak osatzen dugu BiHozkada.
Iñaki eta Tomasen lehen elkarketaren ondoren batu zen Nahikari eta 2014ko urte bukaerarako lau kideak batu eta lehen entseguekin hasi ginen.
Lehen konzertua 2015eko ekainan eman genuen.
Izaera eta estilo ezberdinetako kideak gara eta hori gure musikan islatzen da; euskarazko kantu gogorrago zein goxoagoak sortzen ditugu eta pop rockera gerturatzen da gure estiloa.
Talde freskoa, berria eta ilusioz beterikoa gara BiHozkada
Nor gara
- Nahikari Calleja - Baxua eta ahotsak
- Tomas Lizardi - Kitarra eta ahotsak
- Oihan Agirretxe - Bateria
- Iñaki Lizaso - Kitarra eta ahots nagusia
Argitaratutako lanak
- 2016eko apirilean Tolosako Bonberenean Mikel Azpirozek grabatu eta nahastu zuen gure lehen lana. 6 kantez osatutako maketa dugu. (Autoekoizpena)